Honbukoak ez dira esku hutsik bueltatu Espainiako Kopatik

Alain Isasak zilarrezko domina bat ekarri du Madrildik, eta Lander Hernandezek brontzezko beste bat; Gipuzkoa eta Euskadiko kenpo txapelketak, Oiartzunen

honbu espainiako kopa

Isasa, Hernandez eta Valderrama.

Honbuko elkartekoek trofeo gela handiago bat bilatu beharko dute. Dominak pilatzen ari dira kenpo kai elkartekoak. Azkenak —oraingoz, noski— pasa den urriaren 6an lortu zituzten. Espainiako Kopa jokatu zuten Madrilen, eta bertara hurbildu ziren Oiartzungo elkarteko lau samurai: Alain Isasa, Lander Hernandez, Aritz Valderrama eta Jesus Fernandez. Lehenengo biak izan ziren metal preziatuak etxera ekarri zituztenak. Isasak, zilarrezkoa, 90 kilotik gorako puntuko borroka modalitatean. Hernandez, berriz, hirugarren gelditu zen 65 kilo arteko puntuko borrokan. Maila altuko lehiakideak aurkitu zituzten Madrilen. Honbu elkartekoek, baina, ez dute atsedenik hartuko: domina gehiago lortzeko aukera izango dute hilaren 27an, herrian bertan. Gipuzkoako eta Euskadiko kenpo txapelketa egingo dute Elorsoro kiroldegian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.