Izaskun Gomez alkateari gaikako bilketaren gaineko egiazko datuak ezkutatzea egotzi dio koalizioak.
Organikoa biltzeko edukiontzi berriak jarriko dituzte Pasaian, txartel magnetikoarekin dabiltzanak.
Azken agintaldian Pasaian hondakinen kudeaketa “erabateko porrota” izan da Ezker Anitzaren ustez. Hala adierazi du koalizioak bere bozeramaile Xabier Pomboren bitartez, Udal Gobernu Taldearen azken adierazpenak gogor kritikatzearekin bat.
Xabier Pomboren arabera Izaskun Gomez alkatea bilketaren egiazko datuak ezkutatu nahian dabil, eta ohartarazi du San Marko Mankomunitateko azken datuen arabera, gaikako bilketa Pasaian %79tik %55era jaitsi dela. Horrez gain, organikoaren bilketa azken agintaldian %11’50 jaitsi dela nabarmendu du Pombok, eta alkateari datua ihes egin diola salatu du.
Horrez gain, “udalak milioi bat euro galdu eta hamahiru lanpostu suntsitu dituela” salatu du koalizioak.
Pasaiako Udalak
hondakinen bilketarako egin asmo dituen aldaketak iragarri eta gero egin ditu aipatu adierazpenak Ezker Anitzak, eta Europatik datozen gomendioei men egiteko eskatu du.
“Hondakinak bereiztea derrigorrezkoa izango da” ohartarazi du Pombok, eta kontrakoa diotenek herritarrei gezurra esaten ari dira”, gaineratu du zinegotzi ohiak.