Bi aste pasatxo besterik ez dira falta Euskaraldia hasteko; 650 oiartzuarrek eman dute izena, eta haiei zein izan nahi dutenei zuzenduta daude ikastaroak
Euskaraldia Oiartzunen irailean aurkeztu zuten.
Hemezortzi egun besterik ez dira falta Euskaraldia irits dadin. Horri begira, ahobizi eta belarriprestentzako ikastaroak antolatu dituzte Oiartzunen, Euskaraldia prestatzen ari den lan taldearen eskutik.
Tailerren helburuak ahobiziak eta belarripresten rolak bereiztea izango da, baita bakoitzaren egitekoak modu zuzenean azaltzea ere. Gainera, rol horiek betetzeko estrategiak emango dituzte ikastaro horietan. Astegunetan eta larunbatetan izango dira saio horiek, oiartzuarrei erraztasunak emate aldera. Honakoak izango dira saioen datak: astegunetakoak, hilaren 13, 15, 19 eta 21ean izango dira, 18:00etan hasita; larunbatetakoak 10:00etan hasiko dira, eta datorren larunbatean —hilak 10— eta hurrengoan izango dira. Elorsoroko bilera gelan izango dira, eta ordu erdi inguruko luzapena izango dute.
Tailer bereziak egingo dituzte udal langileekin, Haurtzaro Ikastolako guraso eta langileekin, eta Elizalde Herri Eskolako gurasoekin.
650 oiartzuar
Hilaren 23tik abenduaren 3ra ospatuko da Euskaraldia, eta dagoeneko 650 oiartzuarrek eman dute izena. Oraindik izena eman ez duenak,
Internet bitartez egin dezake. Datorren astelehenetik aurrera arratsaldero eman ahal izango da izena, Fermiñenen, Euskaraldiaren bezperara arte. 18:00etatik 20:00etara pasa ahal izango da bertatik.