2011 eta 2013ko lan erreformak bertan behera uzteko eskatu du Duintasunak.
Duintasunaren gaurko manifestazioa.
Jubilatu eta pentsiodunek kalea hartu dute gaur, berriro. Pentsio duinen aldeko aldarria egin dute eta horiek bermatzeko oinarrian kalitatezko enplegua jarri du
Duintasuna elkarteak, “pentsio sistemaren bermerik onena kalitatezko enplegu politika izatea da, soldatak hobetu eta enplegu publikoa zein pribatua sortuko duena”.
Pentsioak blindatu beharra nabarmendu du, bestalde, azken urteetan pentsiodunek galdutakoa berreskuratzeko, eta murrizketa horien atzean dauden 2011 eta 2013ko erreformak bertan behera uztea ezinbestekotzat jo du. Elkarretaratzea amaituta, manifestazioa egin dute astelehenero bezala erdialdeko kaleetan barrena.