[Galeria] Aritz Leonet eta Olatz Mitxelena, asfaltoaren menperatzaile

95 oiartzuarrek bukatu zuten Behobia-Donostia lasterketa; Leonetek ordubete eta hamabi minutu inguru behar izan zituen, eta Mitxelenak hemeretzi minutu gehiago

behobia donostia oiartzun

Gaintxurizketa igotzen batzuri freskotasuna joan zitzaien.

Atzo lehiatu zuten Behobia-Donostia lasterketaren 54. ekitaldia. 30.900 korrikalarik hartu zuten parte; horien artean, Bulebarreko helmugara iristea lortu zuten 95 oiartzuarrek. Azkarrenak Aritz Leonet Aranburu eta Olatz Mitxelena Larreta izan ziren. Hau da oiartzuarren podiuma (beherago, sailkapen osoa). Gizonak
  1. Aritz Leonet Aranburu: 1:12:40.
  2. Xabi Salaberria Gonzalez: 1:14:10.
  3. Gaizka Zapirain Salaberria: 1:18:23.
Emakumeak
  1. Olatz Mitxelena Larreta: 1:31:31.
  2. Ana Garcia Egido: 1:38:05.
  3. Agurtzane Zubizarreta Gerendiain: 1:38:31.
Antolatzaileek emandako sailkapenean galbahea pasatu, eta beheko estekan sakatuta ikus daiteke oiartzuarren sailkapena.

Behobia-Donostia emaitzak Oiartzun

Eta, biribiltzeko, argazki galeriak.

Rollerrak eta handbikeak Gaintxurizketan

Lasterketa, Irundik pasatzen

Korrikalariak, Gaintxurizketan gora

Kaputxinoetako gainean

Errenteria-Oreretatik gurutzatzen

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.