Mutilen futbol talde nagusiak, beste hiru puntu zakura

Eskualdeko derbia jokatu dute Allerruren kontra; hamar jardunaldi jokatu ondoren, 21 punturekin dira oiartzuarrak, bosgarren postuan

oiartzun ke

Karla Lekuona gotorleku bihurtu da Oiartzunentzat.

Oiartzun Kirol Elkarteko mutilen talde nagusiak puntuak pilatzen jarraitzen du. Atzo eguerdian eskualdeko derbia jokatu zuen Allerruren kontra, eta gol bakarra oiartzuarrek sartu zuten. Nahikoa hiru puntuak lortu eta sailkapenaren goialdean jarraitzeko. Denboraldia bikain hasi duen beste talde bat Power Rangers da. Gipuzkoako Bigarren Mailako liderrak izaten jarraitzen dute, Oarsoaldeko beste bi taldek —Donibane Stokkek eta Ostiko-Sindikatok— bezain beste puntu pilatuta (hamarna puntu dituzte). Honakoak izan dira emaitzak.

FUTBOLA

Emakumeen Bigarren Maila
  • Oiartzun-Eibar: 1-2.
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
  • Oiartzun-Allerru: 1-0.
Emakumeen Euskal Liga
  • Aurrera-Oiartzun B: 2-1.
Gizonen Lehen Erregionala
  • Touring-Oiartzun B: 0-4.
Emakumeen Gorengo Maila
  • Oiartzun C-Goierri Gorri: 2-3.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Kopa
  • Bilkoin Legorreta-Oiartzun: 1-9.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
  • Ventanas Isu Leihoak-Power Rangers: 2-2.
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
  • Miren Taberna-Anoeta: 4-2.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
  • Oiartzungo Saskilagunak-Take Orbela Taberna: 56-48.
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
  • Larramendi ILK-Oiartzungo Saskilagunak: 63-28.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.