Azaroren 25aren ingurumarian Lezoko eragileek indarrak batu egin dituzte indarkeria sexistaren kontrako borrokan erantzun bateratua emateko.
Herriko eragileak batu egin dira A25aren harira.
Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna da igandea, azaroaren 25a. Horren harira, herriko eragileek elkarlanean hainbat ekitaldi antolatu dituzte, indarkeria horrek ez duela existitu behar aldarrikatzeko. “Indarkeria matxistari aurre egitea guztion ardura da, eta eraso sexistak gaitzesteko indarrak batzea ezinbesteko delako”.
Kuadrillategik, Gaxuxak, osasun zentroak, Pasaia-Lezo Lizeoak, Lezo Institutuak, Tomas Garbizu Musika Eskolak eta udalak osatu dute egitaraua. Era batera edo bestera parte hartuko dute eragile horiek atondu diren hitzorduetan. Honakoak dira:
- Hilak 21 (gaur), emakumeak irakurketaren bidez ahalduntzeko ikastaroaren lehen saioa, 17:00etan, Kultura Aretoan.
- Hilak 23 (ostirala), Garazi Paskual funanbulistaren saioa eta elkarretaratzea, 19:00etan, Saldise plazan (eguraldi txarrarekin) edo Gurutze Santuaren plazan (euririk egiten ez badu).
- Hilak 24 (larunbata), bideoforuma, ‘Evelyn’ filmarekin, 18:30ean Gezala Auditoriumean.
- Hilak 25 (igandea), Ganbara taldearen kontzertya Musika Eskolan, 12:00etan. Bertan, taldearen gehiengo emakumeak dira.
Ekitaldi zehatz horiez gain,
hilaren 19tik 30era zapata eta zapi gorriak jarrita izango dituzte herriko dendariek euren komertzioetan: arrakasta izan du iniziatiba honek, prestatu zituzten zapi gorri guztiak banatu zituztelako. Udalak ohartari du material hori itzuli egin behar dela, datozen urteetan erabili ahal izateko.
Bestalde, hilaren 29an egingo den udalbatzarrean, Azaroaren 25aren gaineko erakunde adierazpena egingo dute.