Zuberoaren Michelin izarrak piztuta jarraitzen du

Michelin Gidak datorren urteko jatetxe izardunen zerrenda kaleratu du; Iturriozko jatetxeak ez du duen izarra galdu, ez beste bat irabazi

zuberoa michelin

Zuberoa jatetxea.

Gastronomiaren bibliatzat jotzen duten Michelin Gidak urteroko zerrenda jakinarazi zuen bart. 2019an Espainiako Estatuan eta Portugalen Michelin izardun jatetxeak zeintzuk izango diren argitaratu zuten. Bertan da Oiartzungo Zuberoa jatetxea. Hilario Arbelaitzek gobernatutako jatetxeak bere Michelin izarra mantentzen du. Bi izar edukitzera iritsi da jatetxea. 1987tik piztuta dago Michelin izarra Iturriotz gainean, gourmetei geldialdia egin behar dutela adierazteko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.