Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Joko taula osatzen hasi da ‘AtopiaRPG’

Etzi Portu Maritimoko zortzi kidek Euskal Herrian eta euskaraz sortutako lehen rol jokoak, Durango Azokaren Lehen Sormen Beka irabazi du. Proiektua egi bihurtzeko urtebete dute. Ekarpenak jasotzeko prest daude.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/12/17
Atopiarpg proiektua urtebetean egi bihurtu beharko dute atzean diren sortzaileek.

AtopiaRPG proiektua urtebetean egi bihurtu beharko dute atzean diren sortzaileek.

Ez zegoen Euskal Herrian eta euskaraz sortutako rol jokorik, bai itzulitako pare bat, baina ez originalik. Hutsune horri erantzuteko asmoz hasi ziren lanean Etzi Portu Maritimoko zortzi kide, tartean, Beñat Irasuegi eta Unai Gorrotxategi oreretarrak, eta proiektua Durangoko azokak antolatutako Lehen Sormen Bekan aurkeztu. Aurkeztu, eta irabazi. AtopiaRPG du izena rol jokoak, eta orain, sortu eta argitaratzeko urtebeteko epea izango du lantaldeak, bekaren 15.000 euroak baliatuz. Irasuegi ez omen da rol jokozalea, ez omen da inoiz ibili horiekin, baina beste zazpiek izan dute harremanik mundu horrekin, «bekaren berri izan genuenean, deialdi azkar bat egin eta zortzikotea osatu genuen. Telegram taldea sortu eta hortik koordinatu gara proiektua diseinatzeko». Irasuegi eta Gorrotxategirekin batera, Xabier Landabidek, Galder Gonzalezek, Oihana Kalparsorok, Yerai Gasconek, Gorka Salcesek eta Eneko Olazabalek ondu dute proiektua. Saria pozez hartu dutela aitortu du Irasuegik, «oso ondo pasa dugu egiten, baina proiektuaren atzean lan handia dago, eta ona zela bagenekien, baloratzea espero genuen, baina ez irabaztea. Literaturara bideratutakoa zen beka, eta gurea rol joko bat da. Azken emaitza rol joko hori bideratuko duen, edo kokatzeko balioko duen liburua izango da, eta hori urtebete barru Durangoko Azokan salgai izan beharko dugu». Hori erronka orain, lehiaketa irabazita, proiektua mamitu eta egi bihurtzea. Euskal Herrian, Euskal Herritik pentsatua, eta euskaraz sortutako lehena izango da, rol jokoen gaineko bigarren olatu bat datorrenean Irasuegiren hitzetan, eta gainera, Euskal Herria erreala izango du joko taula. AtopiaRPG jokoarekin ez direla mundu oso fantastikoetara joango esan du sortzaileak, «Euskal Herria izango da joko taula, eta fikziozko trama soziopolitiko bat txertatuko dugu. Printzipioz errealitatetik elikatuko dugu eta fakzio batzuk sortuko ditugu». Bost fakzio joko taulan Fakzio horiek definituta dituzte oro har, baina jantzi egin behar dituzte orain, itxura eta ezaugarri zehatzak eman bakoitzari, «fakzio bakoitzak bere estetika propioa behar du, beharko du bere ideologia manifestuetan landuta…». Bost izango dira: Internazional ikusezinak, Marxialistak, Agentzia, Sistema eta Lur laua.  Fakzioen ezaugarri nagusiak azaldu ditu Irasuegik, horiek ere zehaztuta dituztelako: «Internazional ikusezinak anarkista nihilistak dira, sistemaren kontra egingo dute modu absolutuan; Marxialistak, marxistak izango dira, arte martzialen zaleak eta futuristak; informazio guztia izan nahiko du Agentzia-k, gero mertzenario gisa bati eta besteari saltzeko. Azken horretan ondo kokatuta legoke Hitza [barrezka]; denak berdin jarraitzea nahi du Sistema-k, ez da sexia, baina denak gara, azkenean, sistema; eta azkenik, Lur laua, Euskal Herrian konspirazioen teorien zaleak, oro har. Asko dago Euskal Herrian eta erraz sortuko dugu, egunero ematen delako fikziora jo beharrik gabe». Liburua urtebete barru Horiek guztiak sortuko duten liburuan bilduko dituzte, «eklektikoa» izango omen da, eta sortzaileen ekarpenak jaso nahi dituzte, gainera, «Lur laua-ren manifestu sortzailea idazle batek egitea, edota Marxialistak fakzioko pertsonaia baten diseinua komikigile batek egitea nahi dugu». Ateak zabaldu nahi dituztela dio, proiektua ireki, «sormen tresna librea izatea interesatzen zaigu». Ekarpenak hiru arlotan jaso nahi dituzte. Batetik, taldearen nukleoan parte hartu nahi dutenei horretarako aukera eman nahi diete. Bestetik, fakzioen gainean sortu behar dituzten idatzizko elementuak eta grafikoak egiteko kolaboratzaileak nahi dituzte, «sare bat osatu nahi dugu mundu hori egiteko, eta horretaz lantaldea arduratuko da. Egindako ekarpenak kontuan hartzen saiatuko gara». Azkenik, Durangoko Azokan modu espontaneoan hasi zuten arloa elikatzen jarraitu behar dute, fakzioak osatzeko jendea biltzea, «jendea engaiatzen hasi ginen saria jaso bezain pronto. Argazki bat eta fakzio bat aukeratzea, besterik ez da behar. Egia da Sistema fakzioan gehiago kostatu zitzaigula, baina jendea hasi da animatzen horretan ere». Rol jokoek duten estigmatizazioa apurtu nahi izan du Irasuegik, «gutxiengo batena, frikiena… Informatika eta fantasia munduaren zaleek landu dute rol jokoen dimentsio hori, eskertzekoa dena gainera, kategoria kultural handia ematen ez bazaie ere, sortzaile handiak direlako». Rol jokoek ezaugarri bat izatekotan, «demokratikoa izatea» dela nabarmendu du, «jendearen arteko harremanak lantzeko balio du, eta sormena bera, oso modu irekian ulertzen du». Urtebete barru liburua argitaratua izango dute, eta Durangoko Azoka, AtopiaRPG-ren joko taula erraldoi bilakatuko dute. Hala agindu dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.