Anbulatorioan jarri dute zita, bihar arratsaldean; urteko azkeneko odol ematea izango da

Bihar, asteartea, izango da txanda.
Oiartzungo Odol Emaileen elkarteak zita jarri du bihar arratsalderako. Bi hilabetean behin bezala, odola emateko aukera izango da anbulatorioan, 18:00etatik 20:00etara (edo bukatu arte).
Aurreko odol ematea urriaren 23an izan zen, eta 47 odol emaile hurbildu ziren. Horietatik sei izan ziren lehen aldiz eman zutenak. Honakoak izan ziren datuak:
- O+: 15.
- O-: 10.
- A+: 15.
- A-: 3.
- B+: 1.
- B-: 1.
- AB+: 1.
Ohi bezala, emaile berriak behar dituztela jakinarazi dute. Bide batez, Gabon zoriontsuak eta urte berri ona opa izan nahi dute odol emaileek.