Oiartzungo Udaleko Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana onartzea aztertuko dute, beste hainbat gairen artean
Urteko azkena izango da asteazkenekoa.
Oiartzungo Udalbatzak urteko azken plenoa egingo du etzi, asteazkena. Zinegotziek 11 puntu jorratuko dituzte, 19:00etatik aurrera.
Besteak beste, Udaleko Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana onartu ala ez erabakiko dute, VI. Plangintzaldiari dagokiona (2018 eta 2022 urteen artekoa). Horrez gain, datorren urtean Oiartzunen egitekoak diren kultur ekitaldien diru laguntzen oinarriak aztertuko dituzte.
Gainontzeko gaien artean, Lanbarren industriaguneko LAN-3 eremuko urbanizazioko lehen bi faseak izango dituzte hizpide. Gai zerrenda osoa ikus nahi izanez gero, sakatu esteka honetan.