Bi txanda egingo dituzte, abenduko azkeneko astean eta urtarrileko lehenengoan; horrez gain, Gabonetan aldaketak egongo dira
Elorsoro kiroldegia itxita egongo da lau egunetan.
Elorsoro kiroldegiak haurrentzako txokoak eskainiko ditu Gabonetan, kirolean oinarritutakoak, nola ez.
Jolasak, akrosport, pilota, jump, euskal dantzak, herri kirolak eta abar eskainiko dituzte, bi txandatan.
Lehenengo txanda, jakinarazi dutenez, hilaren 26tik 28ra izango da. Bigarrena, berriz, urtarrilaren 2tik 4ra izango da. Bi kasuetan, 09:00etan 13:00etara izango da. Izena emateko,
943 49 25 52 telefono zenbakira deitu beharko da. Zortzi eta hamalau urte bitarteko dozein haurrek eman dezake izena, berdin du zein udalerritakoa den. Asteazkena —hilak 19— izango da izena emateko azkeneko eguna.
Ordutegi aldaketa
Gabonetan ere bai, Elorsoro kiroldegiaren funtzionamenduan aldaketak izango dira egun batzuetan. Horregatik, itxita egongo da hilaren 24, 25, 31 eta urtarrilaren 1ean. Gainerako egunetan, ohiko ordutegia izango du kirol instalazio publikoak.