ugaldetxoko zubia

Kalexa plaza eta bidegorria lotuko dituen zubia eraikitzen hasi dira

Oinezkoentzako irisgarritasuna erraztu nahi dute, segurtasuna hobetzeko; gainera, auzoari nolabaiteko kohesioa eta lotura eman nahi diote

Galtzarabordako igerilekua itxita egongo da larunbat arratsaldean

Igeriketa lehiaketa izango da eta 14:30etik aurrera itxita izango da.

oarsoaldea

Desgaitasunari Buruzko I. Zinemaldia Errenteriara helduko da

Komunikazio oztopoak ekidin goiburuarekin dator zine jaialdi hori, hori dute erronka komunikaziorako oztopoak ekiditea.

[Bideoa] Adinekoei zuzendutako Etxean Bizi programa aurkeztu dute

Pasaian martxotik dago martxan menpekotasuna duten pertsonak beren etxeetan artatu ahal izateko programa

olatz mitxelena

Euskararen aztarnak Sardinian

Paleosardiniera eta euskara senide hurbilak izan daitezkeela dio Juan Martin Elexpuruk Euskararen aztarnak Sardinian? liburuan, eta horretaz arituko da bihar, Gaztañoko lokal berrian.

oarsoaldea

Lau baja garrantzitsu Bateleretan

Ane Pescador, Josune Ugarte eta Oihana Cereijok arrauna utziko dute; Nerea Perez Hondarribira doa.

olatz mitxelena
Lezo errotik Mikel Otero

Ingurumena izango da 'Lezo Errotik'en bosgarren saioaren gaia

Mikel Otero legebiltzarkidea gonbidatu dute osteguneko saiora; lezoarrek naturarekin lotura kontzienteagoa, harmoniatsuagoa eta handiagoa izatea nahi du EH Bilduk

olentzero oiartzun 2018

Olentzero eta Mari Domingiren etorrera prestatzen hasiko dira

Abenduaren 24ko ekitaldia antolatzen hasteko bilera irekia egingo dute azaroaren 24an, udaletxean

Alaia Martin

Bertso afaria antolatu du Txintxarrik

Hilaren 17an izango da eta Alaia Martin eta Julio Soto bertsolariak arituko dira Txintxarrin.

XX. Ikuskan 30 film labur lehiatuko dira

Gaur aurkeztu dute Trintxer Kultural elkarteak urtero antolatzen duen film laburren erakustaldia.

oarsoaldea
Behobia-Donostia

Behobia-Donostia lasterketaren harira, kiroldegietako ordutegia luzatuko da

Lasterketak, halaber eragina izango du igandean trafikoan eta garraio publikoan.

oarsoaldea
iruña-veleia oiartzun

Iruña-Veleiari buruz arituko da Juan Martin Elexpuru

Oihartzun Guk gazte taldeak gonbidatu du idazle bergararra; SOS Iruñea-Veleia taldeko kidea da, eta bere postura azalduko du bihar, liburutegian

cadarso altzibar

Cadarsoren Altzibarko lantegia botatzen hasi dira

Pabilioiak botatzea erabaki du lursailaren jabe den udalak, tokia garbitu eta berreskuratzeko; zertara bideratu ebaluatzen ari dira

Gozamenaren aldamenera igarotzeko gonbidapena

Irakurzaletasuna bultzatzeko kanpaina aurkeztu dute gaur Donibaneko Ubera Bibliotekan

olatz mitxelena

Herritarren gogobetetzea ezagutzeko azterlana egin du udalak

600 herritarrei inkesta egin diete hainbat proiektu eta zerbitzuren gaineko iritzia ezagutzeko, eta gaur emaitzak aurkeztu dituzte.

Oarsoaldeko 1.326 ikaslek hartzen dute parte Eskola Kirola programan

Oarsoaldeko ikastetxeetako 8-12 urte arteko ikasleen artetik %48ak egiten du Eskola Kirola egun.

lierni.lekuona

Lierni Lekuonak, hirutik hiru ziklokrosean

Berrizen irabazi zuen igandean Euskal Txirrindularitza Federazioaren Txapelketako hirugarren lasterketa. Asteburuan beste bi lehia ditu.

loredi.salegi

Irakurketarekin, emakumeen ahalduntzerantz

Irakurketa Ahalduntzeko egitasmoa jarriko du abian Lezoko Gaxuxa Emakumeen Elkarteak hilaren 21ean. Ikasturte osoko iraupena izango du.

Itsas Gela, hamabost urte Pasaiako itsasertza zaintzen

Udazkenero aztertzen dute Jaizkibel eta Uliako kostaldea, Azterkosta programaren bitartez.

olatz mitxelena
bulkada oiartzun

Ezkerreko independentisten gazte erakundearen 40. urteurrena ospatuko dute

'Bulkada berrien garaia da' dinamikak bazkaria antolatu du hilaren 10erako; gaur da izena emateko azkeneko eguna

Gehiago