Galtzarabordako geltokia. Argazkia: Herri Bizia

Altza-Galtzaraborda topoko lineari lehentasuna ematea eskatu du Irabaziz-ek

Errenteriarentzat lehentasunezkoa da Altza-Galtzaraborda topoko linea Errenteria Irabazizentzat, eta horrenbestez, lan horiek lehenesteko eskatu du.

Oarsoaldeko piraguista txikienak Asturiasen lehiatuko dira

Trasonan (Asturias) jokatzen da asteburu honetan Esprint Olinpikoko Espainiako Haur eta Kadeteen Txapelketa. Pasaitar batek, errenteriar batek eta bi oiartzuarrek parte hartuko dute bertan.

Ainhoa Mariezkurrena

Berronartu beharreko TAO-ko langile guztiak berriro kaleratuko dituela udalak salatu dute

Epaiek langileei arrazoia eman diete, eta kasu batzuetan udalak berronartu egin beharko ditu. Hala egingo duela, baina berriz ere kaleratuko dituztela salatu du ELAk.

ELKARRIZKETA. MIKEL MARTIN CONDE.

"Bidea egin nahi dut inor zapaldu gabe"

Mikel Martin Conde ekintzailea omendu du Errenteriako OiangozHau mugimenduak. Herrigintzan egin duen eta egiten duen lanari aitortza izan da. Omenaldiaren ostean ez dela pertsona bera aitortu du.

plenoa uztaila

Euskaraldiarekin bat egin du Oiartzungo udalbatzarrak

Ikasturteko azkeneko plenoa egin dute; xanistebanetako aurrekontua onartu du, beste hainbat gairen artean

[Galeria] Donibanen saltsa badago

Salda lapikoan bezala mugitzen ari da Donibane bertako jaietako lehen egunetan. HITZAk une batzuek gorde ditu argazkietan.

Ainhoa Mariezkurrena
oiartzungo udaletxea

Politika Feministen I. Plana egiten hasi da udala

Urte bukaerarako diseinatzea aurreikusi dute, eta berdintasunaren arloko helburuak, lehentasunak eta esku hartzeak zehaztuko ditu

Duintasunaren esker ona #U23 Faktoriari

Duintasuna jubilatu eta Pentsiodunen Elkarteko hainbat kide gonbidatu zituen faktoriak kuadrillen bazkarira.

Hasierak dira onenak

Eztanda egin du jaiak Donibanen. Egun bat beranduago hasi dira aurten eta hartarako gogoa nabari da herrian. Kolore arrosa nagusi, dantza besterik ez da izan lehenengo egunean.

Ainhoa Mariezkurrena
manuel lekuona biblioteka uda 2018

Ikasle Gela, hilaren 29tik abuztuaren 6ra itxita

Bi egun horien artean festetako hainbat ekintza egingo dituzte ikasleen aretoan. Abuztuaren 7an berriz ere egongo da zabalik, 09:00etatik 17:00etara.

'Lurraldea eta Herria' liburuaren aurkezpena Donibanen

Eneko Bidegain idazle eta kazetariak idatzi du Lurraldea eta Herria. Euskal Herriko lurraldearen kudeaketa eta Gobernuari hitzak jarri dizkie, Nafarroako erresuma ardatz hartuta.

Ainhoa Mariezkurrena

Lau urte bete ditu Albaola Itsas Faktoriak

Albaola Itsas Kultu Faktoria azken lau urteetan izan duen ibilbidea eta gorako joera azpimarratu nahi izan dute partaideek laugarren urteurrenean.

Ainhoa Mariezkurrena
aiako harria ondarea

Parke naturalean, ondarea ikertzen

Eneko del Amo eta Josu Narbarte ikerketa egiten ari dira Aiako Harrian, bertako ondare natural-kulturala aztertzeko

aldeguna xanistebanak

Aldeguna: "Elkarte guztien lanari aitortza da"

Arraguako elkarteak 50 urte bete zituen urte hasieran. Jai Batzordearen proposamenez, eurek botako dute suziria

'Si te vas no vuelvas' liburua aurkeztuko du Rolando d´Alessandrok

1970. hamarkadako asaldatutako Italian hilketagatik zigortu eta espetxetik ihes egin zuela isilean mantendu du hogeita hamar urtez.

Adinekoek ariketa fisikoa egin dezaten bi parke berri Lezon

Euskal Herria plazan eta Andreonen jarri dituzte. MuittuLezo egitasmoaren barruko iniziatiba da. Udazkenean inauguratuko dituzte.

'Errenteria garai batean...' EMKE Bandaren proposamen berria

Musika eta historia uztartuditu EMKE Bandak San Inazio kontzerturako.

Xanti eta Maialen, buruhandiak, konpartsako kideak eta udal txistulari taldea.

[Bideoa eta galeria] Datorren urtera arte zain izango dituzte

Datorren urtean mende bat soinean itzuliko dira Maialen eta Xanti. Atzoko agurra, hunkigarria izan zen eta txalo zaparrada batekin agurtu eta eskertu zieten bildutakoek erraldoi eta buruhandien konpartsako kideei lana.

[Galeria] Ikurrina amets

Ez dute erraza izan hamar parte hartzaileek, bosna emakume eta bosna gizon. Antolatzaileek grasa ere kendu behar izan diote kukañari parte hartzaile ausartei bidea errazteko.

Jaiak hasteko ordu batzuk besterik ez

Festa usaina dario Donibaneri. Herria mugimenduan dago azken egunetan eta gaur arratsaldean lehertuko da jaia.

Ainhoa Mariezkurrena
Gehiago