Kultura ekitaldietarako diru laguntzak urtarrilean eskatu behar dira

Diru laguntzen ordenantza abian da, eta horrek eskaerak egiteko funtzionamendua eta modua aldatuko ditu

kultura oiartzun Txerri Eguna da urtetik urtera errepikatzen den kultur ekitaldietako bat.
kultura oiartzun

Txerri Eguna da urtetik urtera errepikatzen den kultur ekitaldietako bat.

Gizarte-Ongizate, Kultura, Kirola, Euskara, Berdintasun eta Feminismo arloetan ekitaldiak antolatu nahi dituzten eragile, talde edota norbanakoek urtarrilean eskatu beharko dute diru laguntza. Izan ere, udalak diru laguntzen ordenantza onartu zuen pasa den abenduko plenoan, eta horregatik aldatu da eskatzeko eta justifikatzeko modua.

Ordenantzak irizpide orokorrak ezarri dizkiote diru laguntza eskaera bakoitzari. Horrela, eskaera guztiek kontuan hartu beharko dituzte euskara, berdintasun eta ingurumen irizpideak. Gainera, sail bakoitzak diru laguntzak banatzeko irizpideen araudi propioa izango du, arlo bakoitzaren berezitasunetan oinarrituta.

Ordenantzaren eta araudien berri emateko asmoz, Oiartzungo Udalak bilerak egin ditu eragile eta elkarteekin.

Epea, irekita

Urtarrilaren 7a da gaur, eta ondorioz, epea irekita dago. Ekitaldiak egiteko diru laguntzak eskatzerakoan, webgunean dauden argibideak jarraitu beharko dira (egin klik ikusteko), eta dagokion dokumentazioa udaletxeko sarreran aurkeztu beharko da.

Gizarte-Ongizate Sailak norbanakoei ematen dizkien laguntzak urte osoan eska daitezke. Gainontzeko arloetako eskaerak, bakoitzaren berri bere garaian emango du udalak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.