Erraldoiak sortzeko tailerra eta alboka topaketa egingo dituzte asteburuan

Larunbatean erraldoiak sortzeko tailerraren hirugarren saioa egingo dute Ergoienen; igandean Elizalde auzoa alaituko dute

albokarien topaketa oiartzun

Erraldoien egitura landu eta muntatuko dute.

Soinueneak bi jarduera ezberdin antolatu ditu astebururako. Ezberdinak dira, baina sustrai bera dute: euskal kultura. Larunbatean, hilak 12, 17:00etan hasita, Abaraxkarekin elkarlanean, erraldoiak sortzeko tailerrari jarraipena emango diote. Hirugarren saioa izango da, eta erraldoien egurrezko egitura landu eta muntatuko dute denen arten. Herri Musikaren Txokoan geratu dira, Ergoienen. Igandean, berriz, Elizalde auzoa izango da kokalekua. Albokarien topaketa egingo dute bertan, 16:30etik hasita. Hernaniko zein herriko albokariek auzoa girotuko dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.