Apirilaren 12aren azkeneko orduan iritsiko da Korrika 21 Oiartzunera, eta hurrengo egunarekin aterako da, Astigarragaraka
Korrika 20 Gurutzera bidean.
Korrikaren 21. ekitaldia bi egunez izango da Oiartzunen. Apirilaren 12an sartuko da Oiartzunen, aurreko aldian bezala, Errenteria-Oreretatik etorrita. Zehazki, 23:54ean sartuko da AEK-k antolatutako lasterketa.
Herritik hainbat kilometro egin ondoren, Astigarragaraka abiatuko da lasterketa, korrikalari ausartenek bultzatuta. Bertara 01:02ean iritsiko dela aurreikusi dute.
Beste datu garrantzitsu bat: apirilaren 12a ostirala izango da. Beraz, euskararen aldeko aldarriaz gain, giro bikaina egongo dela esan daiteke hiru hilabete falta direnean, hanka gehiegi sartu gabe.
Garestik Gasteiza
Korrikaren 21. ekitaldia Garesen hasiko da, apirilaren 4an. 11 egunen ondoren, Gasteizen bukatuko da.
Klika izango da leloa, eta
abestia duela hilabete eta erdi argitaratu zuten. Jose Luis Alvarez Enparantza
Txillardegi zena omenduko dute, euskara batuari egindako ekarpenagatik.