Lezo Urreiztietaren bizitza ezagutzeko aukera, ostiralean

'Jainkoak ez dit barkatzen' dokumentala eskainiko dute ostiralean, eta Josu Martinez zuzendariarekin hitz egiteko aukera egongo da

jainkoak ez dit barkatzen oiartzun

Lezo Urreiztieta.

Datorren ostiralean Lezo Urreiztieta (Santurtzi, 1907-Baiona, 1981) itsasgizonaren bizitza aukera egongo da Oiartzunen. Izan ere, Josu Martinez zuzendari bilbotarraren Jainkoak ez dit barkatzen dokumentala eskainiko dute udaletxeko areto nagusian, debalde. Iazko Zinemaldiko Zinemira sailean estreinatu zuten. Emanaldia bukatutakoan —ordubete irauten du—, zuzendariarekin hitz egiteko aukera egongo dela jakinarazi dute. 18:30ean hasiko da saioa.

Sinopsia

Lezo Urreiztieta XVI. mendeko pirata bat zen, okerrez 1907. urtean jaioa. Bere bizia arriskuan jarri, eta ehunka pertsonena salbatu zuen; Euskal Herriaren askatasuna negoziatu zuen atzerritar gobernuekin; Bilbon armaz betetako 17 itsasontzi sartu zituen Gerra Zibilean; Franco akabatzear egon zen… Hura hil eta berrogei urtera, Martin Ugalde idazlearen magnetofonoak haren istorio sinestezina ezagutaraziko digu, protagonistaren beraren ahotsaren bitartez. Elkarrekin 1975. eta 1978. urteen artean izandako elkarrizketa batzuk harturik abiaburu, film honek argitara aterako du XX. mendeko euskal historian funtsezkoa izan zen norbaiten lekukotza.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.