Familientzako yoga eta erlaxazio tailerra, igandean
Marina Pintosek emango du bost urtetik gorakoentzako saioa. Elorsoro kiroldegian izango da tailerra, eta aldez aurretik izena eman beharko da. Haziak-ek antolatu du.
5 urtetik gorako haurrak dituzten familientzako yoga eta erlaxazio tailerra egingo dute datorren igandean, hilak 27. Marina Pintosek gidatuko du Haziak-ek, Abaraxkak eta udalak antolatu duten saioa.
Aldez aurretik izena eman behar da, 645 00 54 96 telefono zenbakira mezu bat bidalita. Toki mugatuak izango dira. Tailerra Elorsoro kiroldegian izango da, 11:00etan hasi eta 12:30era arte. 10:45ean geratuko dira kirol instalazioko sarreran.