Zazpi partida, pala txapelketaren lehen jardunaldian
Hirugarren Mailako sei partida eta Lehen Mailako beste bat jokatu dituzte Madalensoron. Astero jokatuko dituzte norgehiagokak.
Pasa den asteburuan hasi zuten Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiaren aurtengo ekitaldia. Zazpi norgehiagoka jokatu zituzten, sei Hirugarren Mailakoak eta bestea Lehen Mailakoa. Girizia elkarteko pilota sailak antolatutako txapelketaren partidak ikusi nahi dituenak, larunbat goiz eta arratsaldetan, eta igande goizetan hurbildu beharko du Madalensorora.
Pasa den asteburuko partidetan, denetarik izan zen. Markagailuan alde handia egon ziren partidak, baina baita alde txikiagatik irabazitakoak. Honakoak izan dira lehen jardunaldiko emaitzak:
Lehen Maila
- Aizpuru – Dagerre / Errasti – Urdanpilleta: 25-14.
Hirugarren Maila
- Etxeberria – Etxarri / Mikela – Txapei: 25-16.
- Imaz – Elizalde / Becana – Soria: 18-25.
- Martinez – Urigoitia / Ijurko – Goñi: 25-24.
- Garbisu – Martinez / Elizari – Eizagirre: 25-19.
- Torres – Roteta / Azpiroz – Mitxelena: 25-6.
- Etxabe – Uribarri / Getaria – Juanes: 15-25.