Urteko Kirol Proba Onenaren Saria Ogi Berri Azkuenerentzat
Gabonetako gaueko krosaren antolakuntzarengatik saritu dute Pasai Antxoko taldea
2018ko kirol proba onenaren saria irabazi du Pasai Antxoko Ogi Berri Azkuene triatloi taldeak. Kirolprobak-ek saritu du talde antxotarra, Gabonetako Gaueko Krosaren antolakuntzarengatik. Taldeko kideek lehengo ostiralean jaso zuten saria, Donostiako Aquariumean egin zuten sari banaketan. Iaz antolatutakoa probaren bederatzigarren aldiz izan da, eta nabarmentzekoa da azken hiru urtetan dortsal guztiak aurrez agortu dituztela. Aurten, abenduaren 28an egin da herri lasterketa hori.
Urtero hamaika lasterketa antolatzen dira Euskal Herri osoan Kirolprobak plataformaren laguntzaz, askotariko probak: mendikoak, errepidekoa, popularrak eta lehiakorragoak, eta plataformak urtero saritzen ditu urteko lasterketarik onenak.
Ogi Berri Azkuene taldeko kideek pozik hartu dute aitortza, eta aukera baliatu dute urtero Antxoko Gabonetako krosa posible egiten duten, babesle, laguntzaile eta boluntarioei eskerrak emateko, “beren ekarpena gabe probaren antolakuntza ezinezkoa litzatekeelako”.
Ana Cruz taldeko kidea, bestelde, Kirolprobak sarietan saritua izan zen, hirugarren izan zelako emakumeen kategorian 2018ko ligan.