Urteko lehenengo plenoa egingo dute datorren asteazkenean
Naturkon elkartearen mozio bat aztertuko dute, herriko pinu sailei buruzkoa. Horrez gain, urte hasierako ohiko puntuak aztertuko dituzte.
Dozena erdi pleno baino gutxiago falta dira, teorian, agintaldia bukatzeko. Zerrenda horretan hurrengoa datorren asteazkenekoa, hilak 30, izango da. 19:00etatik aurrera, Oiartzungo Udalbatzak hamabost puntuko gai zerrenda landu beharko du.
Horietako bat mozioa izango da, Naturkon elkartearena. Udalerriko pinu sailei eta ingurumenaren eta osasun publikoaren babesari buruzkoa da.
Gainontzeko puntuei dagokionez, urte hasierako gaiak jorratzen dira, besteak, diru laguntzen onarpena, esaterako.