38 pasaitar gehiago
2018an gora egin du Pasaiako biztanlegoak, 16.466ra iritsi arte. Azken urtean populazioa Trintxerpen eta San Pedron hazi da; Donibanen eta Antxon jaitsi.
Pasaiak, 2018ko abenduaren 31ko datuen arabera, 16.466 biztanle zituen. Hau da, 2017ko abenduaren 31n baino 38 gehiago (16.428). Hazkunde horretatik tira egin duten barrutiak San Pedro (30 biztanle gehiago 2018an) eta Trintxerpe izan dira (+24). Behera egin dute azken urtean, ordea, Antxok (-14) eta Donibanek (-2). Aipatu behar da San Pedrok, igoera horrekin, 3.000 biztanleen langa pasatu duela.
Gauzak horrela, 2018ko abenduaren 31ko datuen arabera, horrela daude banatuta pasaitarrak barrutika eta biztanleriaren arabera:
- Trintxerpek: 5.894 biztanle.
- Antxok: 5.268 biztanle.
- San Pedrok: 3.018 biztanle.
- Donibanek: 2.286 biztanle.
XXI. mendera 15.422 biztanlerekin iritsi zen Pasaia, hori zen 2000. urteko biztanlegoa. Hau da, egun, orduan baino 1.044 pertsona gehiago bizi dira udalerrian. Bizi garen mendeko 18 urteetan hazkunderik handiena (biztanleetan) izan duen barrutia Antxo izan da, 753 herritar gehiago baititu 2000. urtetik 2018ko abenduaren 18ra arte. Epe horretan ere nabarmen hazi da biztanleetan San Pedro (+288) eta jaitsi egin dira Trintxerpe (-56) eta Donibane (-41). Datu bat: 1975 urtean 22.501 biztanlera iritsi zen udalerria.
Gipuzkoako herrian rankinean (biztanleriaren arabera), 11. pasa Pasaia. Honako herriek dituzte biztanle gehiago (gehien duenetik, gutxienerako ordenean): Donostia, Irun, Errenteria, Eibar, Zarautz, Arrasate, Hernani, Tolosa, Lasarte-Oria eta Hondarribia.