Bederatzi partida jokatu dituzte txapelketaren bigarren asteburuan, Madalensoron. Horietako bitan joko ikusgarria erakutsi zuten palistek.
2018an gora egin du Pasaiako biztanlegoak, 16.466ra iritsi arte. Azken urtean populazioa Trintxerpen eta San Pedron hazi da; Donibanen eta Antxon jaitsi.
Kataxulo Gaztetxian egingo dute tailerra, Oihartzun Guk-ek eta Luna de Abril taldeek elkarlanean antolatuta. Emakumeei zuzendua izango da.
Familiak seme-alabak sare publikoan matrikulatzera animatzeko Txapela buruan eta dantza munduan ikuskizuna antolatu dute ostiralean (otsailak 1).
El Rey filma emango du gaur arratsaldean OzZinema zineklubak. Aurkezpena eta solasaldia, Willy Toledo aktoreak egingo du, eta sarrerak agortu egin dira.