Sarrerak agortu dira
El Rey filma emango du gaur arratsaldean OzZinema zineklubak. Aurkezpena eta solasaldia, Willy Toledo aktoreak egingo du, eta sarrerak agortu egin dira.
El Rey filma emango du gaur arratsaldean OzZinema zineklubak. Aurkezpena eta solasaldia, Willy Toledo aktoreak egingo du, eta sarrerak agortu egin dira. Toledo Niessen Zinematan izateak zerikusia izan du zalantzarik gabe sarrerak agortzearekin, baita filmak ere, izan ere Gipuzkoako areto batean lehenengoz ikusi ahalko delako El Rey.
Antzerki lan bat du oinarrian Teatro del Barrio Kooperatibak ekoiztu duen filmak. Espainiako Estatuko historia garaikideko pertsonaia eta gertakari errealak oinarri hartuta Alberto San Jaunek antzezlana idatzi zuen, historia, politika, monarkia eta trantsizioa aztertuz. 200 emanaldi baino gehiago eginda, urrats bat aurrera egin eta filma bihurtu zuten.
Alberto San Juanek zuzendu du filma Valentin Alvarez argazkilaritza zuzendariarekin batera, eta San Juan bera, Luis Bermejo eta Guillermo Toledo dira aktoreak. Gaur izango da emanaldia 19:30ean Niessen zinematan.