Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko emaitzak (2019-01-29)
Bederatzi partida jokatu dituzte txapelketaren bigarren asteburuan, Madalensoron. Horietako bitan joko ikusgarria erakutsi zuten palistek.
Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiaren bigarren jardunaldia jokatu zuten pasa den asteburuan. Horietatik bi ikusgarriak izan ziren, joko bizikoa, markagailuek islatu zuten bezala.
Hirugarren Mailan, Zapirain errenteriarrak eta Susperregi oiartzuarrak Balda eta Zelaia Donostiako bikotearen aurka jokatutakoa. Oarsoaldeko palistek irabazi zuten, partida luze baten ondoren (25-21).
Koska bat gorago, Bigarren Mailan, Muñiz eta Gametxok osatutako bikoetak Mitxelena eta Luarizayerdiren aurka jokatu zuten. Lehenengoek 25 eta 22 irabazi zuten, partidu luze eta ongi jokatutakoan. Gainontzeko partidetako emaitzak ikus daitezke.
Datozen asteburuan zortzi partida ikus daitezke Madalensoron. Honakoa izango da kartelera.