Hilekoari buruzko tailerra egingo dute igandean
Kataxulo Gaztetxian egingo dute tailerra, Oihartzun Guk-ek eta Luna de Abril taldeek elkarlanean antolatuta. Emakumeei zuzendua izango da.
Oihartzun Guk gazte taldeak eta Luna de Abrilek hilerokoa jorratuko duen tailerra antolatu dute iganderako (otsailak 2). Kataxulo Gaztetxian jarri dute hitzordua, 16:30ean. Emakumeei dago zuzenduta.
Alde batetik, hilekoaren zikloei buruz hitz egingo dute, eta bakoitzaren hilerokoa nola erregistra daitekeen azalduko dute. Bestetik, gizarteak hilerokoari buruz dituen aurreiritziak aztertuko dituzte, eta horiek zein eragin duten bakoitzarengan.