Eskola publikoaren matrikulazio kanpaina babesteko, dantzan
Familiak seme-alabak sare publikoan matrikulatzera animatzeko Txapela buruan eta dantza munduan ikuskizuna antolatu dute ostiralean (otsailak 1).
Ekainaren 2an Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatuko dute Errenteria-Oreretan, Makina bat taupada leloarekin. Hori baliatuta, babes berezia eskaini nahi izan dio Makina bat taupada-k Errenteriako zein Oarsoaldeko ikastetxe publikoen matrikulazio kanpainari. Helburu bat baino gehiago ditu jaiak, baina Oarsoaldeko ikastetxe publikoak elkartzea eta indartzea da horietako bat. Horren harira, familiak seme-alabak sare publikoan matrikulatzera animatzeko Txapela buruan eta dantza munduan ikuskizuna antolatu dute ostiralerako (otsailak 1).
Eguraldi ona eginez gero Zumardian egingo dute emanaldia, 17:15ean hasita; bestela, Koldo Mitxelena ikastetxearen jolastoki estalian. Herritar zein eskualdeko bizilagun guztiak animatu dituzte ikuskizuna gozatu, dantza egin, eta ondo pasatzera. Izan ere parrandarako gogoa zabalduko du Eidabe konpainiak bere ikuskizunarekin. Jolaserako irudimena areagotu, eta dantzatzeko grina sortzeko ikuskizun bizia eskainiko dute. Euskaldunek dantzan ez dakitela esten dutenei, kontrakoa erakutsiko diete, edo saiatu behintzat, ostiraleko emanaldiarekin.