[Bideoa] 'Bizi laguntasuna'-ren bideoklipa ezagutarazi dute
Haurtzaro Ikastolako LH6ko ikasleak dira bideoaren protagonista. Haziak proiektuaren barruan egin dute bideoa, Askebideak tailerretan.
Haurtzaro Ikastolako LH6ko ikasleak protagonista diren Bizi laguntasuna raparen bideoklipa aurkeztu dute. Haziak proiektuarekin elkarlanean egiten dituzten Askebideak tailerrean sortu dituzte bai kanta baita bideoa ere.
Bideoklipean, gaztetxoek hainbat adierazpen motatan ikus daiteke: hormak margotzen, perkusioarekin doinuak sortzen, orekarekin dantzan…
Laguntasunaren garrantzia, errespetuaren beharra, harremanak edota jolasaren indarra bezalako gaiak jorratzen dituzte abestian.