Sartu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Txokoa
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Aleak
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Izan Hitzakide
  • Denda
  • Txokoa
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Nor gara
  • Cookieak
  • Pribatutasun politika
egin zaitez
  • Gure berri
  • Txokoa
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Aleak
Sartu

Galeusca, hirukien errebolta

Oiartzun
Politika

Kontxa Murgiaren omenez urtero antolatzen dituzten ekitaldiak atzo hasi ziren. Euskal Herria eta Galiziaren arteko loturan sakontzeko baliatzen dituzte, eta aurten Katalunia batu da.

galeusca ilustrazioa 1923ko ituna ospatzeko La Tralla aldizkariaren ilustrazioa: 'Aupa mutilak! Tirada bat gehiago, eta kate asko hautsiko ditugu!'
2019/02/01
Erik Gartzia Erik Gartzia

Badira hogei urte Oiartzunen Kontxa Murgia Egaña omentzen dutela, Fato Cultural Daniel Castelaok, Oiartzungo Udalak eta Casa Galiciak antolatuta. Manuel Martinez Murgia galiziar abertzaletasunaren bultzatzaileetako baten ama zen oiartzuarra. Murgia omentzeko aitzakiarekin, Euskal Herria eta Galizia lotzea bilatzen dute antolatzaileek. Aurten, baina, hirugarren herri bat batuko zaie: Katalunia. Galeusca aliantzaren izpiritua izango du aurtengoan.

XX. mendearen lehen laurdenean, hiru nazioak elkarrekin eskutik joaten hasi ziren, estrategikoa izateko bokazioa zuen aliantza sortuz. Horri buruz aritu zen atzo Xose Estevez historialaria, Murgiaren jaioterria zein den aurkitu zuen berbera, eta omenaldi ekitaldiak antolatzea proposatu zutenetako bat. Gainera, Galeusca aliantzari buruzkoa izan zen bere doktore tesia. Beraz, ongi baino hobeto ezagutzen du hainbat forma hartu zituen aliantza politikoa. Galeusca zer den eta zein ondorio izan zituen azaldu zuen atzo iluntzean, Galeuzca, periferiaren errebolta izeneko hitzaldian.

«Mugimendu estrategikoa izan zen, elkartasun eta batasunekoa, euskal, galiziar eta kataluniar abertzaleen artekoa», azaldu dio Hitza-ri Estevezek. Helburu ezberdinak zituzten: batzuek, autonomia gehiago nahi zuten; beste batzuek, estatu federal edo konfederala; eta hirugarren talde bat zegoen, independentzia nahi zuena. «Akordio horiek estrategiko izan nahi zuten», zehaztu du Estevezek, «baina mugimendu taktiko frakasatuak bihurtzen ziren». 1923ko irailaren 11ra arte, bi nazioen artekoak izan ohi ziren akordioak edota lankidetza politikorako hitzarmenak: kataluniarren eta euskaldunen artekoak, edo kataluniarren eta galiziarren artekoak.

Bartzelonan sinatu zuten akordioa, eta garaiko bi euskal alderdi abertzaleek sinatu zuten: EAJk eta Comunion Nacionalista Vascak. Galiziatik, Irmandade de Fala eta Irmandade Nacionalistak izenpetu zuten, eta kataluniarren aldetik, Accio Catalana, Estat Catala eta Unio Catalanistak. Garai hartan, katalanismoaren indar nagusiena zen Lligak ez zuen sinatu. «Abertzale baino, erregionalistak ziren haiek».

Mugarri izan zen 1923ko Diada. Batetik, estaturik gabeko nazioen arteko Aliantza Hirukoitza martxan jarri zutelako. Bestetik, Miguel Primo de Riveraren estatu kolpea bi egun aurreratu zuelako. «155 artikulu militarra izan zen hura», esan du Estevezek, egungo egoerarekin alderatuta.

1923an sinatu zuten lehenengo Galeusca Ituna, estatu kolpea bizkortuz

Primo de Riveraren diktadurak, direktorio zibil eta militarraren artean, zazpi urte iraun zituen. Nazioen arteko Aliantza Hirukoitz hura berpizteko beste bizpahiru saiakera egin zituzten.  Frantziako erbestean, 1924an, akordioa bilatu zuten Marokorekin, Irlandakoekin eta beste hainbat nazioetako ordezkariekin. 1925ean, berriz, CNTrekin beste paktu bat bilatu zuten Aliantza Hirukoitzekoek. Urte horretan bertan, gainera, Sobietar Batasunaren babesa bilatu zuen Francesc Macia Estat Catalako buruak. Estevezek azaldu du: «Maciak akordioa egin zuen sobietarrekin, babes militarra lortzeko, kataluniarrak eurek Frantziatik Katalunia berreskuratzera pasatzen baziren. Saiakera bat egon zen 1926ko azaroan, ehun kataluniarrekin eta antifaxista italiarrek lagunduta. Giuseppe Garibaldiren biloba batek zuzendu zuen, baina kontua da Garibaldi polizia frantziarraren espioia zela». Macia atxilotu eta Belgikara bidali zuten. «Carles Puigdemontekin gertatzen denaren antzekoa izan zen hura», jarraitu du Oiartzunen bizi den historialari galiziarrak.

Errepublika garaia

Hurrengo saiakera antzeko bat 1930eko abuztuaren 30ean kokatu du Estevezek. «Kataluniarrek parte hartu zuten, eta galiziarrek zeharka, Santiago Casares Quirogaren ORGAren bitartez. Euskaldunik ez zegoen, eta akats bat izan zen, horregatik atzeratu baitzen horrenbeste estatutua». Monarkiaren kanporatzearekin batera, itxaropen puntu bat piztu zen abertzale periferikoen artean. «1932an lortu zuen estatutua Kataluniak, baina ez zeuden pozik, arlo linguistikoan eta ekonomikoan ez zielako transferentziarik ematen. Galizian ez zen tramitatu, eta Euskal Herrian sine die atzeratu zuten. Gainera, abertzaleak zapaltzen zituzten, eta 300 preso abertzale zeuden».

Xose Estevez.

Xose Estevez.

Urtebete geroago, 1933an, itun estrategikoa berpizten saiatu ziren. Aktoreak, kasu horretan, berriak ziren, alderdi politikoei dagokionez behintzat: Eusko Abertzale Ekintza (EAE), Partido Galeguista eta Esquerra Republicana de Catalunya batu ziren Bilbon egindako mitin batean, eta Gernikako Batzar-Etxean errautsetatik altxatzeko konpromisoa hartu zuten. EAE, baina, konturatu zen alderdi txikiegia zela, eta EAJren beharra zutela, nagusi zirelako. Jeltzaleek bat egin zuten. Are, protagonismoa hartu zuten.

«Kataluniara joan zen Telesforo Monzon, eta Palestra erakundekoekin elkartu zen. ERCk nahiko zuhur jokatu zuen, EAJkoak nahiko eskuindarrak zirelakoan. Hala ere, Euskal Herrira ikuskatzaile batzuk bidali zituen, eta Aliantza Hirukoitza egitearen aldeko txostena onartu zuten». Hiru naziotan zehar bidaia egin zuten, eta uztailaren 25ean, Santiagon, Galeuzca Ituna —garaiko ortografian— sinatu zuten. Compostelako Ituna izenarekin ezagutzen zen ere bai. Uztailaren 30ean Bilbon bat egin zuen EAEk, baita Lligak eta ERCk ere bai.

Tourra bukatzeko, Katalunian bildu ziren alderdiak. Abertzaletasunaren ordezkari ziren ia alderdi guztiek bat egin zuten, eta Bartzelonan hainbat konpromiso hartu zituzten: Madrilgo Diputatuen Kongresuan Galeuzca bloke bat sortzea; eta estatu federal bat aldarrikatzea, orduko estatu integrala beharrean. Gainera, Galizia Nazioen Elkartean sartzea eskatu zuten, Katalunia (1926) eta Euskadik (1930) egin bezala.

Irailean bertan sartu zen Galizia, baina gainontzeko eskakizunak ez ziren bete. 1933 urte hartako azaroan hauteskundeak egin zituzten, eta eskuina gailendu zen. Atzerapausoa izan zen, eta matxinada saiakera bat egon zen Asturiasen. Estevezek «155 politiko» bezala definitu du garai hura. Fronte Popularraren garaipenera arte ez zen berriro aktibatu, baina 1936ko altxamendu faxistak dena pikutara bidali zuen. Bitarte horretan hasi ziren estatutuak tramitatzen.

Gerra ondoren

Alderdi guztiak debekatu ondoren, erbestean egin zuten Galesuca berpizteko saiakera. 1941an Buenos Airesen beste akordio bat izenpetu zuten: hiru herrialdeen burujabetzaren alde egiten zuten, eta Bigarren Mundu Gerran Aliatuen alde egiteko hautua egiten zuten. 1944an egon zen beste saiakeraren bat, baina ez zuten deus sinatu. «Kontua da pentsatzen zutela Bigarren Mundu Gerraren ondoren Franco eroriko zela, baina Gerra Hotza etorri zen eta Francoren erregimenari zilegitasuna eman zioten, komunismoa gelditzeko asmo horretan».

1959ra arte pixka bat lokartuta geratu zen Galeusca. Fidel Castroren garaipenak eta Nazio Batuen Erakundeak deskolonizazioaren aitortza egin zutenean esnatu zen. «Giro horretan itun berri bat egin zuten, nazio askapen mugimenduen itzalean. Alderdi zaharrengandik urrun zegoen jendeak sinatu zuen. Euskal Herritik Andima Ibiñagabeitia egon zen, Xose Velo Mosquera galiziarren aldetik eta Joaquim Juanola i Masso kataluniarra». 1979ra arte ez zen errepikatu, baina nahiko «anekdotikoa» izan zen.

Aliantza estrategiko izateko hainbat saiakera egin ziren, ia-ia alferrik

Lizarra-Garaziko Akordioaren eta ETAren meniaren testuinguruan, Bartzelonako Adierazpena egin zuten CiU, EAJ eta BNGk. Aznarismoak irentsi zuen. Aurtengo Europako hauteskundeetarako beste Galeusca bat sortu dutela nabarmendu du Estevezek: EH Bildu, ERC eta BNG alde batetik; eta EAJk, PdeCATek eta CxGk bestetik. «Zilborrari hainbeste begiratu gabe joango balira, oinarrizko ideia bat defenda zezaketen: Espainiako Estatuan erabakitzeko eskubidea aldarrikatzea. Hori bakarrik, eta ez gehiago. Hain zaila al da?».

Poesia errezitaldia egingo dute gaur, hiru hizkuntzatan

Kontxa Murgiaren omenezko ekitaldietan, poesia errezitaldiak hartuko du Galeusca proiektuari buruzko hitzaldiaren lekukoa. Gaur arratsaldean egingo dute, udaletxeko pleno aretoan, 19:00etan hasita. Xose Estevez, Antton Kazabon eta Xabier Strubell ariko dira errezitatzen.

Zortzi izango dira irakurriko dituzten testuak, Euskal Herria, Katalunia eta Galiziako poeta edota idazleenak. Honakoak izango dira errezitatutako dituztenak, ordena kronologikoan: Gabriel Arestiren Nire aitaren etxea; Estevezen bat, Lluis Companysi eskanitakoa, bere atxiloketa eta heriotzaren 60. urteurrenean idatzitakoa; Quique de Roxios poeta asturiarrarena, galizieraren dialekto batean aritzen dena; Xose Sesto Lopezen bat, Gernikako bonbardaketari buruzkoa; Carles Pi i Sunyerren beste bat, ERCko diputatua izan zen; Salvador Espriuren bat; Manuel Mariaren beste bat; eta Kazabonen bat, Xabier Leteri eskainitakoa.

Musikari lanetan, berriz, Haizea Lekuona, Oihane Mitxelena eta Edurne Saizar ariko dira.

Via Galegaren aurkezpena eta omenaldia, bihar

Oiartzunen egingo diren ekitaldietan azkena bihar arratsaldean izango da. 18:00etatik aurrera, Kontxa Murgia jaio zen etxean —bibliotekan— ekitaldia egingo dute. Lore eskaintza egingo dute, eta Josune Cousillas Kultura zinegotziak eta Xose Estevezek hitz batzuk esango dituzte. Gaita doinurik ez da faltako, eta Casa Galiciakoek enpanadak eta lakoia eramango dituzte. Sagardo eta Arabar Errioxako ardoa jarriko dute euskaldunek. ANCko kataluniarrak ere presente egoteko asmoa zegoen, baina oraindik beren presentzia kolokan dago.

via galega galeuscaEz da eguneko ekitaldi bakarra izango. 12:00etan, Trintxerpeko Alkateordetzan, Via Galega aurkeztuko dute. Erabakitzeko eskubidearen aldeko plataforma bat da, eta euren helburua aldarri hori Galiziako gizartean hedatzea da. Iaz sortu zuten, Irmandades de Falak Galizia nazioa zela aldarrikatu eta mende batera.

Herri kontsultak egitea ez dute aurreikusi, Galizian edukiko luketen parte hartze baxua dela eta. Beste esparru batzuetan ari dira lanean. Esaterako, emigrazioa ari dira lantzen. Ez da aspaldiko fenomenoa: azken hamarkadan 25.000 galiziarrek utzi dute herrialdea. Bueltatzeko baldintza sozioekonomikoak sortu nahi dituzte.

Erlazionatutako edukiaOiartzun eta Galizia, biak bat

Agenda

«
otsaila 2019
  • martxoa 2019
  • otsaila 2019
  • urtarrila 2019
  • abendua 2018
  • azaroa 2018
  • urria 2018
  • iraila 2018
  • abuztua 2018
  • uztaila 2018
  • ekaina 2018
  • maiatza 2018
  • apirila 2018
  • martxoa 2018
  • otsaila 2018
  • urtarrila 2018
  • abendua 2017
  • azaroa 2017
  • urria 2017
  • iraila 2017
  • uztaila 2017
  • ekaina 2017
  • maiatza 2017
  • apirila 2017
  • martxoa 2017
  • otsaila 2017
  • urtarrila 2017
  • abendua 2016
  • azaroa 2016
  • urria 2016
  • iraila 2016
  • abuztua 2016
  • uztaila 2016
  • ekaina 2016
  • maiatza 2016
  • apirila 2016
  • martxoa 2016
  • otsaila 2016
  • urtarrila 2016
  • abendua 2015
  • azaroa 2015
  • urria 2015
  • iraila 2015
  • abuztua 2015
  • uztaila 2015
▼
»
al.ar.az.og.ol.lr.ig.
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728   
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728    
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728     
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
29      
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       

Azken 30 egunetako irakurrienak

Pasaia
Politika

Junkal Mintegiak EH Bilduren Pasaiako alkategai izateko hautagaitza aurkeztu du

2019/01/23
Olatz Mitxelena
Aizpea Otaegi
Errenteria-Orereta
Politika

Aizpea Otaegi da EH Bilduren alkategaia

2019/02/01
Ikerne Zarate
Errenteria-Orereta
Politika

«Iraganeko zauriak itxi gabe ez dago etorkizuneko herria eraikitzerik»

2019/01/25
Ikerne Zarate
  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Cookieak
  • Pribatutasun politika
Laguntzaileak

Identifikatu zaitez!

Harpideduna bazara, sartu zure erabiltzailea eta pasahitza aukera guztiak eskuragarri izateko.

Sartu

Harpidetu zaitez!

Hemen harpidedunen abantailei buruzko informaziodun orrialde bat prestatu behar da.

Sartu Harpidetu
Hasi saioa HITZAKIDE gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAKIDE izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAKIDE naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAKIDE izatearen abantailak eta aukeratu HITZAKIDE izateko gustuko modalitatea

HITZAKIDE izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.