Iturriotzen erre zen etxea laguntzeko dirua biltzen ari dira
Aurreko igandean etxe bat erre zen Iturriotzen, eta suak eta urak kaltetu zuten dena. Haurtzaro Ikastolako komunitatea mugitzen hasi da laguntzeko.
Aurreko igandean, urtarrilak 27an, hiru solairuko etxe bat erre zen Iturriotz auzoan. Suak kalte handiak eragin zituen etxean, eta hura itzaltzeko, hamazazpi suhiltzaile hurbildu ziren.
Suak hartu zuena urak kaltetu zuen. Familia kaltetua Haurtzaro Ikastolaren hezkuntza komunitatekoa da, eta horregatik, laguntza helarazteko diru bilketa egiten ari dira. Kontu korrontea zabaldu dute Kutxabanken: ES77 2095 5060 1091 1867 1391.