Abitturen aholkularitza zerbitzua asteazkenero emango dute, anbulatorioan
Jarduera fisikoa preskribitu dieten pazienteentzako zerbitzua da. Anbulatorioaren lehen solairuan emango dute arreta, asteazken goizero.
Abittu zerbitzua martxan jarri zenetik ia urtebete pasatu da. Gaurtik hasita, beste pauso ebat eman du zerbitzuak: anbulatorioan arreta eskainiko dute asteazkenero. Mikel Lopez orientatzaileak artatuko du, 09:30etik 11:30era, anbulatorioko lehenengo solairuan propio prestatu duten bulegoan.
Abittu aholkularitza zerbitzua Oiartzungo osasun zentroan martxan jartzeko udalaren, Eusko Jaurlaritzako Mugiment programaren eta Osakidetzako profesionalen arteko lankidetza ezinbestekoa izan dela jakinarazi dute.
Abittu programa jarduera fisikoa egitea preskribitu dieten pazienteei zuzenduta dago. Haiei erraztasunak emate aldera prestatu dute bulegoa. Abitturen helburua nagusiena da jarduera fisikoaren bitartez herritarren artean bizi ohitura osasuntsuak sustatzea.
Aholkularitza, kiroldegian
Iazko martxoan abiarazi zutenetik, Abitturen erabiltzaile gehienak Gizarte-Ongizate zerbitzutik eta etxez etxeko laguntza zerbitzutik bideratu dituzte. Gainera, informazio gehiago behar duena, Elorsoro kiroldegira joan daiteke. Izan ere, aholkularitza ematen dute han, jakin mina duen guztiari.
Abitturi buruzko informazio gehiago behar duenak, edo harremanetan jarri nahi duenak e-posta bidez idatzi edo 695 695 804 telefonora deitzeko aukera du.