Martxoaren 8koak azaltzeko agerraldia egingo dute bihar
Oiartzungo Feministen Asanbladak azalpenak emango ditu bihar arratsaldean, Kastroko iturriaren inguruan. Ahalik eta jende gehien bildu nahi dute.
Biharko agerraldia ere jendetsua izatea nahi dute. Oiartzungo Feministen Asanbladak agerraldia egingo du bihar arratsaldean, otsailak 8. Emakumeen Nazioarteko Egunerako hilabete eskas falta denean izango da agerraldia, egun horri buruzko nondik norakoak azaltzeko asmoz.
Oiartzungo feministak martxoaren 8a lantzen aritu dira, eta feministen sarea josten. Lanketa horren hurrengo pausoak zein izango diren jakin nahi duenak, Kastroko iturrira hurbildu beharko du, 18:00etan. Ahalik eta feminista gehien bildu nahi dute.
