Otsaileko ipuin kontaketa, Pello Añorgarekin
Datorren ostiral arratsaldean egingo dute ipuin kontaketa saioa, liburutegian. Bi eta hiru urte arteko haurrei zuzenduta dago.
Haurrei zuzendutako ipuin kontaketa saioa datorren ostiralean, hilak 15, egingo dute. Pello Añorga kontalariak bi eta hiru urteko haurrei kontatuko dizkie ipuinak, Manuel Lekuona bibliotekan. 17:00etan hasiko da.
Haur hain txikiak izanda, ume bakoitzak heldu batekin egoteko aukera izango du. Beste behin ere, gurasoei garaiz iristeko eskatu diete, behin saioa hasita ezingo baita aretora sartu. Horrez gain, adin tartea errespetatzeko eskatu dute.