Power Rangersek bolada txarra atzean utzi du
Areto futbolean, Oiartzunek eta Power Rangersek beren partidak irabazi zituzten, eta Miren Tabernak gol bateko aldeagatik galdu zuen.
Pasa den asteburuan, areto futboleko taldeek ezin izan zuten garaipenen plenoa egin. Oiartzunek eta Power Rangersek beren lanak txukun egin, eta jokatu zituzten partidak irabazi zituzten. Power Rangersen kasuan, bolada oso txar bat bukatutzat eman zuten garaipenarekin, hiru hilabete baitzeramatzan punturik eskuratu gabe. Miren Tabernak gol bateko aldeagatik galdu zuen.
Mutilen futbol talde nagusiak aukera ederra izan zuen larunbatean sailkapenean gora egiteko, baina ez zuen baliatu. Hondarribia azken sailkatuaren etxean jokatu zuten, baina berdintzea besterik ez zuten lortu.
Saskibaloian, Saskilagunak klubaren lehen taldeak lehendabiziko hiru laurdenetan agindu zuen, baina laugarrenean amore eman behar izan zuen. Bigarren taldeak bi puntuak poltsikoratu zituen.
Emakumeen Bigarren Maila
- Oiartzun datorren asteburuan bueltatuko da kantxara.
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
- Hondarribia-Oiartzun: 1-1.
Emakumeen Euskal Liga
- Oiartzun Bren liga hilaren 17an itzuliko da.
Gizonen Lehen Erregionala
- Oiartzun B-Touring: 4-3.
Emakumeen Gorengo Maila
- Oiartzun Ck hilaren 17an hasiko du Gorengo Mailako Gipuzkoako Kopa.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Anoeta-Oiartzun: 3-5.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Power Rangers-Goierri: 4-1.
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
- Miren Taberna-Teep Samaniego Orixe Tolosaldea: 4-5.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Bosteko Irauli A-Oiartzungo Saskilagunak: 53-48.
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
- Oiartzungo Saskilagunak B-Mekalki Aloña Mendi: 40-35.