Asteartean egingo dute urteko lehen odol ematea
2018ko azkeneko odol ematean 40 oiartzuar hurbildu ziren anbulatoriora, odola ematera. Iaz 2017an baino bost poltsa gutxiago egon ziren Oiartzunen.
Datorren asteartean, hilak 19, Oiartzungo odol emaileek urteroko lehen zita dute. Bi hilabetean behin bezala, odola emateko aukera izango dute anbulatorioan. 18:00etatik 20:00etara egongo da horretarako aukera.
Orain arte odola eman dutenei gonbidapena luzatu diete, baita oraindik eman ez dutenei ere. “Gaur edo bihar, . Iaz, urte osoan, 2017an baino bost odol poltsa gutxiago bete zituzten. Horrez gian, 2018ko azkeneko odol ematearen datuak eman dituzte, pasa den abenduaren 18an egindakoak. Honakoak dira, odol mota eta emaile kopurua adierazita:
- O+: 18.
- O-: 6.
- A+: 13.
- A-: 0.
- B+: 1.
- B-: 1.
- AB-: 0.
40 emaile horietatik bat bakarrik izan zen odol emaile berria.