Ura eta estolderiaren tasa apirilaren 15era arte ordain daiteke
Ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea zabalik dago. Kobraketa helbideratua daukatenei martxoaren 15ean kobratuko diete zerga hori.
Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea zabalik da. Datorren apirilaren 15era arte —egun hori barne— izango dute ordaintzeko aukera. Ordainketa helbideratuta dutenei, berriz, martxoaren 15ean kobratuko diete.