Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Inoiz baino txirrindulari gehiagorekin eta babesle berriekin dator OTXE

2019 denboraldiko taldeak aurkeztu dituzte, baita babesle berriak ere. Helduagoen taldeak Urkia-AD Amets Tailerra izena eramango du.

otxe 2019 Talde guztien familia argazkia, mokadutxoa jan aurretik.
Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2019/02/21

Bederatzi egun besterik ez dira falta Omloop het Nieuwsblad lasterketarako. Ziklismoaren zale puristenentzat hori da denboraldiari hasiera benetan ematen dion lasterketa, Flandriako harbideetan zehar.

Hori txirrindulari profesionalei dagokionez. Bertara iristeko, baina, formazioa beharrezkoa da, eta horretan ari Oarsoaldea Txirrindularitza Eskola (OTXE). Orain dela bost urte sortu zen, eskualdeko lau udalen bultzadari esker, eta ibilbide honen ondoren, talde handi bilakatu da. Atzo aurkeztu zituzten, ekitaldi xume zein prestatu batean, denboraldian zehar errepidetan zein mendi pistetan izango diren taldeak. Oiartzungo udaletxean izan zen aurkezpena, eta jende mordoxka bildu zen.

Mikel Astarloza txirrindulari ohiak egin zituen aurkezpen lanak. Azaldu zuenez, 10 eta 14 urte bitarteko 23 txirrindulari ditu OTXEk, 11 Kimu Mailan eta 12 Haur Mailan. Beren maillot koloreak berdea izaten jarraituko du, Oarsoaldeko kolore bera.

Iazko lorpenei errepaso bat eman zien: mendiko bizikletako Gipuzkoako txapelketak, nesketan zein mutiletan; Euskadiko Txapelketako hirugarren postua… Trialeko modalitatean ere San Markoseko proba irabazi eta beste 3 podium ere lortu dituzte.

Lezoko Garbiñe arrandegiak eta Errenteria-Oreretako Launa SLk babestuko dute eskola. Hemen sakatuta ikus daitezke taldeak.

Babesle aldaketa

Helduagoen taldeek babesle berriak izango dituzte aurten. Ciclos Iñaki ordeztuko dute Urkiak eta AD Amets tailerra enpresek. Errenteria-Oreretako dendak, baina, materiala ematen jarraituko du, baita Orbeak ere.

Kadete, junior, 23 urtez azpiko eta Elite Mailakoen artean, beste 23 txirrindulari izango dira. Gipuzkoako talde nagusiena dira, eta kategoria guztietan ordezkaritza izatea lortu dute. Aurten OTXEren eskolatik 3 txirrindulari gazte igo dira mendiko bizikleta taldera eta bi fitxaketa berri egin dituzte: Elite Mailako Patxi Plazaola eta 23 urtez azpiko Garikoitz Arizmendi (Gipuzkoako txapelduna Junior Mailan). Taldeen osaketa ikusteko, sakatu esteka honetan.

“Gozatu”

Aurkezpenak egin ondoren, Enekoitz Markos Kirol zinegotziak hartu zuen hitza. Proiektua oso garrantzitsua dela uste du, txikitatik kirolean aritzeko aukera ematen duelako, eta berdintasuna bermatzen duelako. Gainera, OTXEren arduradunak langile “oso serioak” direla aipatu zuen, eta haien lana eskertu: “Udalari beti laguntzeko prest daude. Gainera, eskualdeko taldea da, eta aberasgarria da elkar ezagutzea eta Oarsoaldeko txokoak ezagutzea”. Bizikletaren gainean gozatzeko eta ongi pasatzeko eskatu zien txirrindulariei.

Ondoren Jexux Leonet alkateari pasatu zion mikrofonoa. Txalo bat eskatu zuen OTXEko arduradunentzat: “Lan asko egin dute, horrelako talde bat ez da etorria”. Aholku bat eman zien txirrindulariei: “Kirola ez da lehiaketa bakarrik. Batzuetan, guraso asko horrekin itsutzen gara. Kirolak ematen digu elkarren artean laguntzea, kuadrilla bat, diziplina… Balore horiek bizitzan balio dutenak dira. Disfrutatu”.

OTXEkoak, beraz, prest dira pedalkadak emateko. Nork daki taldekideren bat ez den etorkizunean Omloop het Nieuwsbladen ariko…

OTXE aurkezpena 2019
OTXE aurkezpena 2019
OTXE aurkezpena 2019
OTXE aurkezpena 2019
OTXE aurkezpena 2019
OTXE aurkezpena 2019
OTXE aurkezpena 2019
OTXE aurkezpena 2019
OTXE aurkezpena 2019
OTXE aurkezpena 2019
OTXE aurkezpena 2019
OTXE aurkezpena 2019
OTXE aurkezpena 2019
OTXE aurkezpena 2019
OTXE aurkezpena 2019
OTXE aurkezpena 2019
OTXE aurkezpena 2019
OTXE aurkezpena 2019
OTXE aurkezpena 2019
OTXE aurkezpena 2019
OTXE aurkezpena 2019
OTXE aurkezpena 2019
OTXE aurkezpena 2019
OTXE aurkezpena 2019
OTXE aurkezpena 2019
OTXE aurkezpena 2019
OTXE aurkezpena 2019
OTXE aurkezpena 2019

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.