Antxon trenbidearen zubibidea konpontzen hasi dira
Hiru arkutan egingo dituzte berritze lanak
EuskoTreneko biaduktuaren hiru arku berriztatzeko lanak hasi dira Pasa Antxon. Zehazki hiru arkutan egiten ari dira berritze lanak: Zumalakarregi kalekoan, Hamarretxetakoan eta Gelasio Aranburu kalekoan. Azken honetan hareharria berreskuratzeko lanak egiten ari dira, aurrez egin zituzten garbiketa lanei jarraipena eman asmoz.
Hamarretxeta eta Zumalakarregi kaleko arkuetan, berriz, konponketa lanak sakonagoak egingo dituzte. Hezetasun arazoak konpondu eta trenak isurtzen duen ura espaloietaraino eror ez dadin berriztatuko dituzte hormak.
Estaldura berezi bat jartzen ari dira, eta udalak bere garaian iragarri zuzenez, estaldura horiek gerora «detaile bisual batzuk» izango dituzte, «detaile koloretsuak, ikuspuntuaren arabera figurak modu batera edo bestera ikusteko aukera emango duen amarru moduko batzuekin».
Udalaren arabera, konponketa lan soil batetik harago, «ingurua edertzeko» ahalegina egingo dute, «kontuan hartuta aipatutako bi arkuak herriko erdigunean daudela».