Bidegorriaren zati bateko argiteria aldatzeko hitzarmena aztertuko dute plenoan

Zailtasunak dituzten haurrentzako laguntzen proposamena izango dute mahai gainean, baita bidegorriaren zati bateko argiteriaren berriketarena ere bai.

plenoa oiartzun 2019 otsaila

Hiru hilabete besterik ez dira falta agintaldia bukatzeko, eta udalbatzar gutxi batzuk baino ez dira geratzen. Hurrengoa asteazkenean izango da, 19:00etan hasita. Hemeretzi puntu jorratuko dituzte.

Hasteko, zailtasunak dituzten haurrei laguntza-eskaerak bideratzeko irizpideak aztertuko dituzte. Horrez gain, Arditurriko bidegorriari dagokion puntu bat izango dute hizpide: zati batean aldaketa finantzatzeko aldundiak eta udalak hitzarmena onartu ala ez erabakiko dute.

Gainontzeko gaiei dagokienez, urtarrileko plenoaren ildoa jarraituko dute. Izan ere, herriko hainbat eragileri diru laguntzak bideratzeko puntuak aztertuko dituzte. Gai zerrenda osoa ikusteko, sakatu hemen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.