Lartaun Zikloturista Taldeak asteburuan hasiko du denboraldiko martxa

Ostiralean batzarra egingo dute, denboraldi berriari dagozkion arloak jorratzeko. Igandean, berriz, hasiko dira errepidean, eta Lesakara joango dira.

lartaun zikloturista taldea Igandean berrituko dute iazko argazkia.

Lartaun Zikloturista Taldea datorren asteburuan hasiko da pedalak astintzen. Lehendabizi, ostiralean, batzarra egingo dute Manuel Lekuona bibliotekan. 19:45ean hasiko da bazkideen ohiko batzarra, eta hainbat gai jorratuko dituzte: lizentzien berritze eta banaketa, eta haien aseguruari buruzko informazioa; irteeretako egutegiaren banaketa, eta taldeko argazkia lehen egunean; LXXII. Xanisteban Sariaren antolaketa; eta 2019 denboraldiko arropari dagokiona.

Hori lau paretaren artean izango da. Errepidera, berriz, igandean aterako dira. Lesakarako bidea egingo dute zikloturistek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.