Oiartzungo futbol talde guztiek punturen bat urratu dute

Nesken futbol taldeak puntu bat eskuratu du Gasteizko Aurreraren kontra, eta salbazio postutik hiru puntura dago. Mutilek Zarautzen irabazi dute.

oiartzun ke Ekaitz Auzmendiren mutilak Zarautzen nagusitu ziren.

Aspaldi gertatzen ez zen zerbait gertatu da asteburuan: Oiartzun Kirol Elkarteko talde senior guztiek punturen bat lortu dute. Nesken talde nagusiak aurrerapausoa eman du Gasteizko Aurreraren kontra berdinduta: mailari eusteko postua hiru puntura besterik ez dago, nahiz eta Mulierrek oraindik Osasunaren kontra jokatu behar duen. Behintzat haizea alde jotzen hasi dela dirudi.

Mutiletan, berriz, bi taldeek irabazi zuten, baita nesken hirugarrenak ere. Oiartzun KEko areto futbol taldeak, berriz, ez zuen klubeko kideen bide bera jarraitu eta galdu egin zuen, Power Rangersek bezala. Miren Tabernakoek, gutxieneko aldeagatik, hiru puntuak poltsikoratu zituzten. Beraiek izan ziren areto futboleko taldeen ohorea salbatu zutenak.

Saskilagunen artean, berriz, aurkia eta ifrentzua. Lehen taldeak alde nabarmenagatik galdu zuen, baina are nabarmenagoa izan zen bigarren taldearen garaipena.

FUTBOLA

Emakumeen Bigarren Maila

  • Oiartzun-Gasteizko Aurrera: 1-1.

Gizonen Erregional Ohorezko Maila

  • Zarautz-Oiartzun: 1-2.

Emakumeen Euskal Liga

  • Barakaldo-Oiartzun B: 3-3.

Gizonen Lehen Erregionala

  • Oiartzun B-Trintxerpe: 6-0.

Emakumeen Gorengo Maila. Kopa.

  • Axular-Oiartzun C: 0-2.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Euskalduna-Oiartzun: 5-2.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Power Rangers-Ventanas Isu Leihoak: 1-4.

Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila

  • Gamon A-Miren Taberna: 3-4.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • DKS-Oiartzungo Saskilagunak: 63-53.

Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila

  • Oiartzungo Saskilagunak B-Internacional: 56-36.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.