Azken erasoa salatzeko elkarretaratzea egingo dute ostiralean
Astelehen goizaldean gizon bat atxilotu zuten, emakume bat erasotzeagatik. Done Eztebe plazan elkarretaratzea egingo dute ostiral arratsaldean.
Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta, elkarretaratzea egingo dute datorren ostiralean, martxoak 1, plazan 19:00etan. Astelehen goizaldeko eraso matxista gaitzesteko bilduko dira, eta nahikoa dela esango dute.
Pasa den astelehen goizaldean, Ertzaintzak 46 urteko gizon bat atxilotu zuen, genero indarkeria egotzita. Eztabaida batean, tratu txar fisikoak eman zizkion bikotekidea duen emakumeari, eta arma zuri batekin zauri sakon bat eragin zion. Biktima ospitalean artatu behar izan zuten, eta salaketa jarri ondoren, gizona atxilotu zuten.