Ibilgailuen gaineko zerga ostiraletik aurrera ordain daiteke
Apirilaren 30ean izango da ordainketa egiteko azkeneko eguna. Ordainketa helbideratuta duten oiartzuarrei apirilaren 4an kobratuko diete
Oiartzungo Udalak jakinarazi duenez, datorren ostiraletik aurrera —martxoak 1—, ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea hasiko da. Zerga hori ordaintzera joan behar dutenek, apirilaren 30a izango dute azkeneko eguna. Helbideratutako ordainagiriak apirilaren 4an kobratuko dituztela iragarri du udalak.