'Mari eta gaileta fabrika' antzezlana, larunbatean
Berdintasuna eta parekidetasuna jorratzen dituen antzezlana ikusteko aukera egongo da Oiartzunen. Umeei zuzendutako antzezlana da, Abaraxkak antolatuta.
Abaraxka ludotekak gonbidatuta, Eidabe antzerki taldeak Mari eta gaileta fabrika lana jokatuko du datorren larunbatean. 7 eta 13 urte arteko haur eta gaztetxoei zuzenduta dago antzezlan hori.
Berdintasuna eta parekidetasuna jorratzen dituzte; izan ere, fabriketan lanean aritu ziren emakumeei aitortza bat da. Gaur egungo emakumeei bidea erraztu zutenak izan ziren. Honakoa da sinopsia:
Lukak labean egindako gailetak prestatu nahi dizkio amamari, bere etxean egun batzuk geratuko dela aprobetxatuz.Gozoki gozo horiekin, etxetik kanpo erosoago sentitzen lagunduko diola uste du. Baina gaileten oroitzapenek hain gozoa ez den iraganera eramango dute amama, irenstea kostatuko zaion gogorapenera.