Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Feministen asanblada: "Ez dira modu isolatu eta bakartuan ematen diren erasoak"

Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta, elkarretaratzea egin dute, eraso matxista salatzeko. Gaur zortziko grebarekin bat egiteko deia egin zuten.

eraso matxista oiartzun elkarretaratzea Hamarnaka lagun bildu dira plazan.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/03/01

Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta, hamarnaka lagunek bat egin dute astelehen goizaldeko eraso matxista salatzeko elkarretaratzearekin. Erasoa pairatu zuen emakumeari babesa emateko eta erasoa salatzeko elkartu direla berretsi dute: “Nahikoa da, haserre gaude, nazkatuta gaude!”.

Salatu dutenez, egungo sistema kapitalista patriarkalaren oinarri sendoena da emakumeen kontrako indarkeria, botere harremanen banaketa desorekatua bultzatzen duelako. “Horregatik, indarkeria sexistak lehen mailako arazo politiko, sozial, ekonomiko eta kulturala izaten jarraitzen du; ez direlako modu isolatuan eta bakartuan ematen diren erasoak”. Eraso matxisten atzean gizartearen antolaketa dagoela gaineratu dute.

Horregatik, indarkeria matxistaren gaia guztien ardura dela aldarrikatu zuten, eta instituzioen dei egin zieten emakumeen bizitza duintzeko prebentzio eta konponketa neurriak bere gain hartzea. Erakundeei luzatutako deiarekin batera, autodefentsarako deia egin zuten. “Gure bizitzak dira jokoan daudenak”, gaineratu dute.

Martxoaren 8rako deia

Gaur zortzi Martxoak 8 izango da, eta bertan parte hartzeko deia egin dute, hainbat arrazoirengatik: “Indarkeria matxistarik eta heteroaraurik gabeko bizitza anitzak nahi ditugulako, prekarietatea lan mundutik haratago doalako, arrazakeriarik eta kolonialismorik gabeko bizitzak nahi ditugulako eta bizitzak erdigunean jarri nahi ditugulako”.

Bost ardatzetan antolatu dute greba feminista: pentsionista, ikasle, zaintza, enplegu eta kontsumo greba. Erronka handia izango dela esan dute, baina aurten ere bai historia egin nahi dute: “Mundua geldituko dugu mundua mugitzeko! Iraultza gugan da, iraultza gu gara, feministok grebara!”. Martxoak 8ko egitaraua gogorarazi dute bide batez:

  • 08:00etatik 10:00etara: Auto karabana feminista, Alcampotik abiatuta.
  • 10:00etatik 12:00etara: Photocall feminista, eta erabiliko den materiala sortzea, Done Eztebe plazan.
  • 12:00etan: Manifestazioa, Kapitalismo heteropatriarkalari planto! Bizitzak erdigunera lelopean, plazatik abiatuta.
  • 14:00etan: Bazkari autogestionatua, plazan.
  • 16:00etan: Musika, plazan.
  • 19:00etan: Manifestazioa, Errenteria-Oreretan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.