[Bideoa] Kirol Sariaren ekitaldira joateko gonbidapena luzatu du Ane Asensiok
Ostiral arratsean egingo dute Kirol Sariaren entrega, udaletxeko pleno aretoan. Ane Asensiok bertara gerturatzeko deia egin du.
Datorren ostiralean, hilak 15, Oiartzungo Kirol Saria emango dute laugarren aldiz. Ane Asensio kirolaria izango da jasoko duena, eta Asensiok berak luzatu du bertara joateko gonbita, bideo baten bitartez. Ekitaldia udaletxeko pleno aretoan izango da, 19:00etan hasita. Ondoren mahai ingurua egingo dute, Asensiorekin berarekin, Beñat Felipe pista txirrindulariarekin eta Antxin Ezkerro Euskal Herriko Herriartekoan, larruzko paleta modalitatean, txapelduna izan denarekin.
Bideoaren egilea: lmartiarena [Youtube].
