Bi kenpolari oiartzuar Espainiako Txapelketan, euskal selekzioarekin

Lander Hernandez eta Alain Isasa oiartzuarrek bihar Coruñan jokatuko den txapelketan parte hartuko dute. Isasa bera euskal selekzioaren kapitaina da.

lander hernandez alain isasa Hernandez eta Isasa, txapelketara joateko prest.

Bihar jokatuko dute kenpoko Espainiako Txapelketa, eta euskal selekzioko arduradunek bi oiartzuar deitu dituzte: Lander Hernandez eta Alain Isasa. Bigarren hori da, gainera, selekzioaren kapitaina.

Ribeiran (Coruña, Galizia) lehiatuko dira biak, modalitate eta kategoria ezberdinetan. Hernandez 60-65 kiloko kategorian ariko da, puntukako borrokan. Isasa, berriz, 85-90ekoan. Bere kasuan, hiru izango dira zorte ona bilatuko duen modalitatea kopurua: puntukako borroka, kata eta kata armarekin.

Adierazi dutenez, biak ala biak Oiartzun herriaren izena ahalik eta ondoen uzteko intentzioarekin joan dira. Isasak esperientzia handia du, eta Hernandez, berriz, bidea urratzen ari da pixkanaka-pixkanaka. Ea Oiartzunen izena ozen entzuten den Ribeirako kiroldegian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.