Arrakasta, Ganbera Musika Astearen balorazioan hitz gakoa

Harrera oso ona izan dute programatutako kontzertuek

Ostiralean, Meraki eta 441 hirukotearen kontzertua bitartean.

Pozik dira Pasaiako Musikaleko arduradunak, eta kontent Musikeneko zuzendaritza. Lehengo astean Trintxerpeko Ganbera Musika Astearen barruan programatutako kontzertu guztiak arrakastatsuak izan direla nabarmendu dute, batez ere, bi ikuspuntuei erreparatuta: publikoaren asistentzia- egunero oso ona izan dela baietsi dute-, eta kalitatea, Musikeneko ikasleek bermatuta.

Ostiralean bukatu zen Ganbera Musika Astea, Meraki eta 441 hirukotearen kontzertuarekin. Aurretik, kantu kontzertua, pianoarena, jazz, haize boskotea… denetarik entzuteko aukera izan da alkateordetzan.

Trintxerpeko Ganbera Musika Astea amaitu berri, Antxoko parrokian dena prest da  musika agertokia bilakatzeko. Pasai Antxoko Musika Astea larunbatean hasiko da, eta datozen bi asteburuetan musika koralaz gozatzeko aukera aparta izango da San Fermin elizan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.