2019/3/20

Asensio: "Errauste planta martxan jarrita, aurten itxiko dugu San Markoko transferentzia gunea"

Alderdi sozialistak antolatutako hitzaldi zikloaren barruan parte hartuko du Jose Ignacio Asensio Ingurumen eta Obra Hidraulikoen diputatuak; Cristina Laborda Irungo Mugikortasun delegatuak ere hartuko du parte hitzaldi horretan.

Arrakasta, Ganbera Musika Astearen balorazioan hitz gakoa

Harrera oso ona izan dute programatutako kontzertuek

Aiora Irazuk brontzezkoa lortu du Espainiako piraguismo txapelketan

Sevillan jokatu da, eta han izan da, lehen aldiz, Pasaia Kayak taldea

Merezitako aitortza Kukai Dantzari

Kukai Dantza omenduko du Errenteria-Oreretak. Bere ibilbide artistikoa eta eskuratutako lorpenei aitortza egingo diote horrela gaur izango den ekitaldian. Dantza konpainiak bidelagun izandako hainbat eta hainbat artistek hartuko du parte, 19:00etan Xabier Olaskoaga plazan izango den omenaldi ekitaldian.

Iñigo Iglesiasek badu lagunartea

Larunbatean aurkeztu zuten Iñi#58 Lagunartea Errenteria-Oreretako Pontika auzoan. Mundialean hainbat zirkuitutan izango dira Iglesiasen jarraitzaileak moto gidari gaztea animatzen.

Uliako tiro eremu zaharreko zabortegia garbitzeko eskatu du Eguzkik

Talde ekologistak salatu duenez milaka kartutxo-zorro eta tako pilatuta daude bertan aspalditik.

labore oarso bigarren urteurrena

Labore Oarsok bere lehenengo bi urteak ospatuko ditu larunbatean

Bertsoak, bideo proiekzioa eta produktu dastaketa egingo dituzte dituzte Ugaldetxoko egoitzan, arratsaldez. Goizean urteroko ohiko batzarra egingo dute.

XX. Pasaia Hiria Olerki Lehiaketa martxan da

Ekainaren 14a baino lehen bidali behar dira lanak

Euskal ahozko literatura aiton-amonentzat

Baga, Biga, Higa euskal ahozko literaturan oinarritutako emanaldia prestatu dute Oreretako DBH 4. mailako ikasleek. Hartzaileak, erretiratuak, Errenteria-Oreretako aiton-amonak.

'Immigrazioaren erronka' Gorka Moreno eta Xabier Aierdiren eskutik

Oarsoaldeko kristau elkarteak antolatu du mahai ingurua Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan.

duintasuna oiartzun hitzaldia

Pentsio publikoei buruzko hitzaldia antolatu du Duintasunak

Baleren Bakaikoa Ekonomia Aplikatuko katedradunak emango du hitzaldia, Manuel Lekuona bibliotekan, 'Pentsio publikoak: arriskuan?' izenburupean.

Gehiago